XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

57. Artikulua 1. Espainiako Koroa heredagarria de Borbongo S. M. Juan Carlos I. ondorioengan, hura dinastia historikoaren legezko oinordekoa izanik.

Tronu jarraipena primutasun eta ordezkaritza lehentasuna jarraituko du, lehenago izanik beti gerokoak baino aurretikako oinordekoak; eta berberean, hurbilengoak urrunengoak baino; maila berdinean, gizonezkoa emakumezkoa baino, eta sexu berdinean pertsona adintsua gazteak baino.

2. Printze oinordekoa, beraren jaiotzetikan edo deitze ekintza sortzen danetandik, Asturiasko Printze duintasuna izango du eta beste tituluak Espainiako Koroa ondorengoari tradizionalki loturik daudenak.

3. Deretxoz deitutako oinordeko denak akiturik, Gorte Orokorrek hornituko dute Koroaren jarraipena Espainiako interesei gehien komeni zaien eran.

4. Tronuan ondoren eskubidea izan duten pertsonak Errege eta Gorte Orokorren debeku argiaz ezkondu baldin badira, beraik eta beren ondorengoak koroa jarraipenetik at gertatzen dira.

5. Abdikapen, etsipen eta koroa jarraipenari egitez edo eskubidezko edozein zalantza gertatuz gero lege organikoaren bidez erabakiko da.

58. Artikulua Erregina ezkontideak edo Erreginaren ezkontideak ezin dute funtzio konstituzionalik jaso, Errejentziako erabakita dagoenetik kanpo.